jueves, 15 de enero de 2009






PROGRAMAZIOA

0:00 - 3:00 BERRI TXARRAK:
bideoak eta elkarrizketak
3:00 - 3:45 LENDAKARIS MUERTOS: bideoak eta elkarrizketak
3:45 - 4:02 ESKORBUTO: Ezkerraldeko banda mitiko honen bideoak
4:02 - 4:28 KAUTA: Andoaineko musika talde honen bideoak
4:28 - 5:34 ABESTI SOLTEAK: Piperrak, Urtz edo Latzen bezalako taldeen abestiak
5:34 - 6:46 BETAGARRI: Arabako musika talde honen bideoak eta zuzenekoak
6:46 - 8:43 KEPA JUNKERA: Bilboko musikari honen bideoak
8:43 - 9:31 MIKEL LABOA: Bere homenez
9:31 - 10:55 BENITO LERTXUNDI: Benito handiaren bideoak
10:55 - 12:00 SU TA GAR: Eibarko banda potente honen bideoak eta zuzenekoak

viernes, 12 de diciembre de 2008

jueves, 20 de noviembre de 2008

BLOG AZTERKETA : ERLANTZ SANCHEZ

Aztertu behar izan dudan bloga Erlantz Sanchezena izan da . Bloga asko gustatu zait Top 7 web orrialde nahiko onak ditu eta komunikabidearen "wikipedia" ere oso ondo dago. Telebistarena oso ondo dago ere umorezko bideoak dituelako. Beraz ipiniko dudan nota 9 izango da.

miƩrcoles, 29 de octubre de 2008

TAS-TAS IRRATI LIBREA


Tas-Tas irrati librea 1992 Bizkaian sorturiko irrati bat da. Esan daiteke Bilbo Handiko eskualdearen irrati librea dela. Bere hasierak 80 hamarkadan izan ziren baina 1992. urterarte ez zen irrati bezala funtzionatzen hasi. Hasieran Alde Zahareko eta Santutxuko txokoetan emititzen hasi ziren. bere programazioaren artean batez ere musika dago baina ere elkarrizketak, teleberriak edota solasaldiak daude. irrati emisora honeta euskarazko programak daude eta gaztelerazko programak ere bai. nahiko orekatua da zentzu horretan bi hizkuntz horietak programak emititzen dituztelako.

Tas-Tas irrati librea FMko 101.0-n aurkitu dezakegu entzungai.

TOP 7

http://www.youtube.com. Web orrialde hau oso ona iruditzen zait gure ikasgaiarako jendeak igotako bideo asko daudelako. Bideoak 10 minutu baino gutxiago iraun behar dute. Gainera erregistratuta baldin bazaude komentarioak utzi ditzakezu.

http://www.rojadirecta.org. Web orrialde honetan kirol emanaldi garrantzitsuenak zuzenean ikus ditzakezu. Bakarrik programa jakin batzuk instyalatu behar dituzu. Programa horiek orrialde honetan bertan lor ditzakezu. Programarik garrantzitsuenak TVUPlayer, TVants etaSopCast dira.

http://www.dailymotion.com. Web orrialde honetan hainbat bideo daude. Youtubetik desberdintzen duen ezaugarri berezi bat dauka. Dailymotionen bideoak edozein luzerakoak izan daitezke.

http://www.intergoles.es. Web orrialde honen funtzionamendua rojadirectarena bezalakoa da. Baina kasu honetan bakarrik futbola emititzen dute. Eta beste berezitasun bat dauke ez dira programa berezirik behar.

http://www.elrellano.com. Web orrialde honetan bideo ugari daude. gehienak barre egiteko bideoak dira edo jendeak egindako montaiak. Normalean bideo montaiak beste bideo batzuk izaten dute oinarritzat.

http://www.jukebo.es. Web orrialde hau musika bideoklipetan dauka abiapuntua. hau da orrialde hau bakarrik musikari egiten dio tokia bideoklipak dauzka soilik.

http://www.wikizapping.com. Web orrialde honetan bideo asko daude ere bai. bideoak ezin dira zuzenean deskargatu baina bideoak igo ditzakezu.